XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenbiziko arazoa, lan-tokiaren egiturari buruz sortzen da: hau da, aztertu ditugun baserriok ez, dute, bakoitzak beren soro-belazeetan, behar hainbat Ha. lur.

Behar dan neurrian ez dela lurra lantzen esan dugu lehen; halere, Ha.ko G.B.L. asko dauzkate; beraz, dezakeena baino gehiago ere, kentzen zaiola lurrari, edota neurriz gora lantzen dela lurra dirudi.

Gutxi lantzen dela baino, ez dela behar bezala lantzen esatea, zuzenago litzateke.

Ganaduekin lanean ari direnentzat hainbesteko zer-ikusia duen alderdi hau, lurra, ez da behar bezala erabiltzen.

Zergatik? Gure lurralde hontan, lur-sailak hain zati txikitan zatituak daude makinari, ezin zaio behar bezala lan eginerazi, gehienetan.

Dena dela, lurra, kapitala eta esku-lana zein okerrago erabiltzen den, edota, zein gutxiago aprobetxatzen den, neurtu nahi izanez gero; lurra, azken geratuko litzateke, hots, beste biek okerrago agertzen dira.

Egiten den eskulanari buruz azaldu diren neurriak, oso desberdinak dira; baina guk uste dugunez, behar lukeenaren azpitik beti ere.

Eta hori, baserritarra, ganaduzale aparta denik, ofizioa ondo dakiena, alegia; zail da, berak bezain ongi lan egingo duen ordezkarik topatzea, eta horrexegatik, noski, sortzen da, hainbeste esne eta haragi gure artean.

4.1. BAZKAKETA Lehenengo esan dugunaz jabetzeko, bazkaketari dagokion azterketa sakon bat egin beharrean gara, muin-muineko garrantzia baitu behi-txahalen etekinerako, baita gastuei buruz ere.

(%50 baino gehiago doa janaritan esne eta haragigintzan).

Baserriok beren egiturari dagokionez, elkarrekin desberdintasun haundiak badituzte ere, diru-alderdia garbitzerakoan, bat bestearekin konparatu beharra dugu.